Donostia Baiona Donostia martxa zikloturista froga ez lehiakorra da, 18 urte beteak dituzten emakume, gizon eta persona ez bitarrak parte hartu dezaketelarik. Sailkapenik gabeko ekitaldi bat da eta Donostiako Bera Bera RT kirol elkarteak antolatua.
DONOSTIA BAIONA DONOSTIA NAZIOARTEKO MARTXA ZIKLOTURISTAREN XXIII. edizioa datorren 2025-ko maiatzak 10-ean, larunbata, ospatuko da.
Proba honetan barrualdeko berdea eta kostaldeko urdina uztartzen dituzten paisaien kontrasteaz gozatuko duzu, Donostiako klasikoan hainbeste duelu bizi izan diren Jaizkibel-go mendatea bere bi isuarialdetatik igotzeko parada izango duzularik.
Giro paregabean zikloturismo egun handi batez gozatzeko aukera paregabea. Animatzen al zara?
Burutu ezazu Donostia – Baiona – Donostia 2025 mitikoa, eta egin bat gure Historiarekin!
Zurriola etorbideko irteeraren ondoren Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da. Hondarribia, Irun eta Behobiatik igaroz Urrugnerako norabidean. Hemen ibilbide luzea Askainerantz doa eta zirkulu bat osatuz Ibarrun, Saint-Pée sur Nivelle, Sare eta Col de St. Ignace , Askainera itzultzeko. Ondoren, Urrugne, Behobia, Ficoba Irunen, bigarren hornidura lekua, Hondarribia eta berriro ere Jaizkibel, Manteo kiroldegira iritsi aurretik. Aldapaz beteriko ibilbidea, txirrindulariek “gogorra eta ikusgarria“ dela diote.
Zurriola etorbideko irteeraren ondoren Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da. Hondarribia, Irun eta Behobiatik igaroz Urrugnerako norabidean. Urrugne eta itzulera Irun-go Ficoba-runtz, hornidura lekua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel igoaz Manteo Kiroldegira iritsi aurretik. Paisaiaz gozatzeko ibilbidea da, hain trebatuta edo entrenatuta ez dauden edo horrelako martxa bat probatu nahi diten pertsonentzat aproposa.
DBD 2025-ko parte-hartzaileentzat honako zerbitzu hauek aurreikusi ditu antolakuntzak:
Helmuga antolakuntza 1500 metro karratu, aire zabalean eta 1350 metro karratu estalpean (Manteo Kiroldegia)
Txirrindak gordetzeko kontsigna une oroko zaintzarekin
Aldagelak eta dutxak
Laguntza medikoa, 3 anbulantzia
Laguntza mekanikoa, 3 ibilgailu
Fisioterapia eta errekuperazio zerbitzua
Hornidura puntuak ibilbidean zehar (jateko eta edatekoak) zein helmugan
Ibilbide seinaleztatuak
Martxa kontrolatzeko ibilgailuak (motorrak, kotxeak,..)
Sari ezberdinen zozketa
Sari banaketa eta omenaldiak
Hemen aurkituko dituzu martxaren osteko Donostia Baiona Donostiaren argazki guztiak.
TARIFA 1
2024-ko urriak 1-etik –2024-ko azaroak 30-era (gehienez 500 plaza): 42 €
TARIFA 2
2024-ko abenduak 1-etik – 2025-eko urtarrilak 31-ra (gehienez 500 plaza): 47 €
TARIFA 3
2025-eko otsailak 1-etik – 2025-eko martxoak 31-ra (gehienez 500 plaza): 53 €
TARIFA 4
2025-eko apirilak 1-etik – 2025-eko maiatzak 9-ra (gehienez 500 plaza): 60 €
EZ FEDERATUEK 8 €-tako kuota gehigarria ordaindu beharko dute istripu aseguru gisa.
DORTSAL JASOTZEA:
Dortsalak Manteo Kiroldegian jasoko dira, maiatza-ren 9-an 9:00-etatik 21:00-etara eta probaren egunean bertan 7:00-etatik 7: 45-etara leku berean. Ezinbestekoa izango da titularraren NAN-a aurkeztea.
MAILLOT-a OPARIA:
Izen-emate kuotak GOBIK markako gama altuko probaren oroitzapenezko maillot baten oparia barne hartzen du.