Donostia Baiona Donostia martxa zikloturista froga ez lehiakorra da, sailkapenik gabekoa eta Donostiako Bera Bera RT kirol elkarteak antolatua Baiona-ko Aviron Bayonnais kirol elkartearen laguntzarekin. Proba honetan barrualdeko berdea eta kostaldeko urdina uztartzen dituzten paisaien kontrasteaz gozatuko duzu, zikloturismo egun handi batez gozatuz.
Manteo Kiroldegi ondotik irteera eman ondoren, Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da, baita kostako ikuskizun zoragarria ere: Hendaiako kornitxea Sokoarantz eta Col de St. Ignace, Askain, Urrugne, Behobia, Hendaia, Ficoba Irunen, bigarren hornidura lekua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel Manteo Kiroldegira iritsi aurretik. Aldapaz beteriko ibilbidea, txirrindulariek “gogor eta ikusgarritzat” jotzen dutena.”.
Manteo Kiroldegi ondotik irteera eman ondoren, Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da, baita kostako ikuskizun zoragarria ere: Hendaiako kornitxea Sokoarantz, Urrugne eta itzulera Irun-go Ficoba-runtz, hornidura lekua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel igoaz Manteo Kiroldegira iritsi aurretik. Paisaiaz gozatzeko ibilbidea da, hain trebatuta edo entrenatuta ez dauden edo horrelako martxa bat probatu nahi diten pertsonentzat aproposa.
Antolakuntzak parte hartzaileen eskura honako zerbitzuak jartzen ditu DBD 2022 martxa zikloturistan:
Helmuga antolakuntza: estalitako 1350 metro karratu
Txirrindak gordetzeko kontsigna
Aldagelak eta dutxak
Laguntza medikoa, 2 anbulantzia
Laguntza mekanikoa, 3 ibilgailu
Fisioterapia eta errekuperazio zerbitzua
Hornidura puntuak ibilbidean zehar (jateko eta edatekoak) zein helmugan
Ibilbide seinaleztatuak
Martxa kontrolatzeko ibilgailuak (motorrak, kotxeak,..)
Sari banaketa eta zozketa
*Zerbitzu hauek aldatu ahal izango dira COVID-19-ak eskatzen dituen segurtasun-protokoloen arabera.
TARIFA 1
2021-eko Abenduak 17-tik –2022-ko urtarrilak 16-ra (gehienez 400 plaza): 35 €
TARIFA 2
2022-ko urtarrilak 17-tik – 2022.ko otsailak 13-ra (gehienez 600 plaza): 40 €
TARIFA 3
2022-ko martxoak 27 arte (gehienez 800 plaza): 45 €
EZ FEDERATUEK 9 €-tako kuota gehigarria ordaindu beharko dute istripu aseguru gisa.
Izen-emateko sarbidea
rockthesport.com
Izen-ematea egiaztatu
rockthesport.com