Hasiera

Donostia Baiona Donostia martxa zikloturista froga ez lehiakorra da, sailkapenik gabekoa eta Donostiako Bera Bera RT kirol elkarteak antolatua Baiona-ko Aviron Bayonnais kirol elkartearen laguntzarekin. Proba honetan barrualdeko berdea eta kostaldeko urdina uztartzen dituzten paisaien kontrasteaz gozatuko duzu, zikloturismo egun handi batez gozatuz.

Datorren 2023-ko Maiatzak 13-an ospatuko den DONOSTIA BAIONA DONOSTIA NAZIOARTEKO MARTXA ZIZKLOTURISTA, berezia izango da, FRANTZIAKO TOUR-ak EUSKADIN izango du hasiera eta gure martxa GRAND DÉPART PAYS BASQUE programaren barne antolatuko diren ekintzetako bat izango bait da Araba eta Bizkaian ospatuko diren beste bi martxekin batera.

Grand Départ Pays Basque delako ametsa errealitate bihurtu dugu. Frantziako Tourreko anfitrioiak izango gara eta lasterketaz topera gozatzeko aukera izango dugu gure hiri, herri eta errepideetan. Euskal erakundeek indarrak batu dituzte nazioarteko izarrez betetako tropelak gure lurraldea zeharkatu dezan uztailean eta munduko kirol ikuskizunik handienetako bat bertatik bertara bizi dezagun. Baina lehenago ZU protagonista izan zaitezke. Donostia Baiona Donostiaren edizio berezi batean parte hartzeko eta gozatzeko aukera paregabea duzu, gure martxaren ohiko koloreei horia gehituz. Animatzen zara?

Nork ez du amets egin maillot horia janztearekin? Egin Donostia – Bayona – Donostia 2023, egin ezazu Historia, egin bat Grand Départ Pays Basquerekin!

Ibilbidea

1 Ibilbidea – 123 km – 2000 mt desnibel positiboa

Manteo Kiroldegi ondotik irteera eman ondoren, Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da, baita kostako ikuskizun zoragarria ere: Hendaiako kornitxea Sokoarantz eta Col de St. Ignace, Askain, Urrugne, Behobia, Hendaia, Ficoba Irunen, bigarren hornidura lekua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel Manteo Kiroldegira iritsi aurretik. Aldapaz beteriko ibilbidea, txirrindulariek “gogor eta ikusgarritzat” jotzen dutena.”.

gps track

2 Ibilbidea – 82 km – 1800 mt desnibel positiboa

Manteo Kiroldegi ondotik irteera eman ondoren, Lezotik Jaizkibel “gogorrera” igoera egiten da, baita kostako ikuskizun zoragarria ere: Hendaiako kornitxea Sokoarantz, Urrugne eta itzulera Irun-go Ficoba-runtz, hornidura lekua, Hondarribi eta berriro Jaizkibel igoaz Manteo Kiroldegira iritsi aurretik. Paisaiaz gozatzeko ibilbidea da, hain trebatuta edo entrenatuta ez dauden edo horrelako martxa bat probatu nahi diten pertsonentzat aproposa.

gps track

Zerbitzuak

Ekitaldiak antolatzeko protokoloek bat etorri behar dute indarrean dagoen araudian ezarritakoarekin. Horregatik, egoera epidemiologikoaren eta proba egiteko unean dauden osasun-gomendioen arabera, probaren zenbait zerbitzuri eragin edo bertan behera utzi ahal izango dira. DBD 2023-ko parte-hartzaileentzat honako zerbitzu hauek aurreikusi ditu antolakuntzak:

Helmuga antolakuntza 1500 metro karratu, aire zabalean eta 1350 metro karratu estalpean (Manteo Kiroldegia)

Txirrindak gordetzeko kontsigna

Aldagelak eta dutxak

Laguntza medikoa, 3 anbulantzia

Laguntza mekanikoa, 3 ibilgailu

Fisioterapia eta errekuperazio zerbitzua

Hornidura puntuak ibilbidean zehar (jateko eta edatekoak) zein helmugan

Ibilbide seinaleztatuak

Martxa kontrolatzeko ibilgailuak (motorrak, kotxeak,..)

Sari ezberdinen zozketa

Sari banaketa eta omenaldiak

Izen-emateak

TARIFA 1

2022-ko Abenduak 19-tik –2023-ko urtarrilak 15-era (gehienez 600 plaza): 40 €

TARIFA 2

2023-ko urtarrilak 16-tik – 2023-ko otsailak 26-ra (gehienez 600 plaza): 45 €

TARIFA 3

2023-ko otsailak 27-tik – 2023-ko maiatzak 7-ra (gehienez 600 plaza): 50 €

EZ FEDERATUEK 7 €-tako kuota gehigarria ordaindu beharko dute istripu aseguru gisa.

IZEN-EMATE HASIERA – ABENDUAK 26

DORTSAL JASOTZEA: Dortsalak Manteo Kiroldegian jasoko dira, maiatza-ren 12-an 9:00-etatik 21:00-etara eta probaren egunean bertan 6: 45-etatik 7: 45-etara leku berean. Ezinbestekoa izango da titularraren NAN-a aurkeztea.
MAILLOT-a OPARI: Izen-ematearekin batera martxaren oroigarria izango den SANTINI etxeko kalitate altuko maillot-a emango dugu. Marka hau FRANTZIAKO TOUR-aren babesle ofiziala delarik.

Izen-emateko sarbidea
rockthesport.com
Izen-ematea egiaztatu
rockthesport.com

Harpidetu
GRAND DÉPART PAYS BASQUE
2023ko SARE SOZIALETARA
eta 2023ko ekitaldi handia izango denaren berritasunen berri izan!

Bera Bera

Travesía Rodil 8 - 20013 Donostia
943 291 292
dbd@berabera.com
CIF: G20144630
Inscrito en el registro de asociaciones del País Vasco Nº 708